XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erniopeko
haran orotako
druida,
azti
eta gizon zintzoek,
bizar eta ile zuri
luze artetik
otoitz
egin diote
eguzkiari:
Hiltze eta jaiotze,
gurpil baten erdi bi:
Hau konpreni dezanak
zoriontasuna duke.

Haizearen arnasa;
ezereza, hutsa,
lur zipristin zinbriki,
harri baten hautsa;
hortatik gatoz eta
bagoaz horruntza:
Hiltzeko jaiotzen da
gizonon gorputza.